Irlandar Boluntarioak

Irlandar Boluntarioak
Datuak
Motaerakunde militarra eta erakundea
HerrialdeaIrlandako Errepublika
IdeologiaIrlandar nazionalismoa
Historia
Sorrera1913
Desagerpena1919

Irlandar Boluntarioak (ingelesez: Irish Volunteers; irlanderaz: Óglaigh na hÉireann) 1913an irlandar nazionalistek sortutako erakunde militar bat izan zen. Irlandar Herri osoaren eskubide eta askatasun amankomunak ziurtatu eta mantentzeko helburuz sortu zen[1], hots, Home Rule delako legea babestu asmoz.[1] Erakunde hau aurretik Ipar Irlandan sortutako Ulstergo Boluntarioak erakunde militar unionistari emandako erantzuna izan zen.

Irlandar Boluntarioen erakundeko kideak Liga Gaelikoa, Antzinako Hiberniarren Ordena, Sinn Féin, eta sekretuki, Irlandar Anaitasun Errepublikarra erakundeko kide ere baziren. Azken erakunde horretako kideak Irlandar Boluntarioetan ixilean barneratu eta Irlandako Errepublika eratzeko euren helburua lortzeko Irlandar Boluntarioen erakundean esku hartu zuten.[2]

  1. a b Irlandar Boluntarioen eraketa, Irlandako Liburutegi Nazionala, 1916ko Altxamendua: Pertsonaiak eta Ikuspuntuak, on-line erakusketa. (Ingelesez)
  2. Eoin Neeson, 1916ko Bazkoko Mitoak, Aubane Historical Society, Cork, 2007, ISBN 978-1-903497-34-0.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy